2014/12/21

Ikasgaiaren azken hausnarketa

Ikasgaia bukatu ostean, azken hausnarketa bat egitea falta zait. Labur-labur azalduko dut.
 
Hasiera batean, ez nekien ikasgaiaren helburua zein zen zehatz-mehatz eta, hortaz, ez nituen egitekoak ulertzen.
 
Hala ere, egunek aurrera joan ahala, zerbait ulertzeko aukera izan nuen. Ikasgai honetatik nire arreta gehien deitu duena IKTen erabilerak gure bizitzan duen eraginaren inguruan izan da, batez ere, hezkuntza arloan.
 
Bukatzeko, esaldi honekin hausnartzera bultzatzen zaituztet; izan ere, irakurri nuenean, neu ere horren inguruan pentsatzera bultzatu ninduen:
 
Vivimos en una sociedad profundamente dependiente de la ciencia y la tecnología en la que nadie sabe nada de estos temas. Eso constituye una fórmula segura para el desastre.
(Carl Sagan)
 
 
**************************************************
 
ESKERRIK ASKO ETA LASTER ARTE!
 
Argazkia hemetik hartuta: http://www.muxotepotolobat.com/wp-content/uploads/2014/09/eskerrikasko-bihotzezeus-web.jpg
 


2014/12/18

2014/12/18ko saio teorikoa

Ikasgaiko azken saio teorikoa izan dugu gaur. Aurkezpenekin bukatzeko, dokumentatzaileen azken taldeak haiek egindako lana aurkeztu dute. Talde honek, hain zuzen ere, nire taldeak egindako lana ere ebaluatu eta kontuan hartu du.
Saioari bukaera emateko, Alaitzek bideo batzuk jarri dizkigu hausnartzeko.

2014/12/11

2014/12/11ko saio teorikoa


Dokumentatzaileen lehen aurkezpenak entzun ahal izan ditugu gaur: lau talde dira, izatez, baina azken taldeak aurkezteko astirik ez du eman, beraz, lehen hirurak baino ezin izan ditugu entzun.
Talde hauek gainerakoek egin duten lana bildu dute eta horri buruz hitz egin digute. Gainera, talde bakoitzaren ebaluazioa egin edo entzuleen erreakzioak aztertu dituzte.
Haien lana ikusi ahal izateko, klikatu esteka honetan: Kilikatik

2014/12/06

Eskulanak berrerabiltzeko materialarekin 2

Kartoizko tutuekin egindako elur-panpina

Beharrezko materiala:
  • Kartoizko tutua (komuneko paperarenak)
  • Kola edo lekeda
  • Paper zuria
  • Oihal zaharrak
  • Begiak edo horiek marrazteko errotulagailua
  • Pajita laranja eta gustuko koloreko beste bi
  • Bi botoi
Eskulana egiteko pausuak:

Hasteko, komuneko kartoizko tutua paper zuri batekin estaliko dugu, lekedaren bitartez itsatsiz. Ondoren, oihal zati bat tutuaren goiko aldean itsatsiko dugu, panpinaren txonoa izango balitz bezala. Gauza bera egingo dugu beste oihal zati batekin; kasu honetan, erdialdean gurutzatuta itsatsiko dugu, panpinaren bufanda izango baita.
Azkenik, begiak itsatsiko dizkiogu, edo, begirik izan ezean, errotulagailu batekin marraztuko ditugu; gainera, sudurra egiteko, pajita laranja jarri eta azpian bi botoi itsatsiko ditugu jantzia egiteko. Besoak egiteko, beste kolore bateko bi pajita erabiliko ditugu.


Informazioa hemendik hartuta:
Manualidades con mis hijas: http://manualidadesconmishijas.blogspot.com.es/2014/01/muneco-de-nieve-con-tubo-de-carton.html

2014/11/30

Kutsadura atmosferikoa

Dakigun moduan, kusadura edozein substantziak edo energia motak ekosisteman duen eragin negatiboa edo kaltea da. Blogean, aurretiaz azaldutako gaiekin lotura zuzena du; izan ere, kutsadurak barnean hartzen ditu gai horiek guztiak.
 
Ezinbestekoa da umeekin gure inguruan dagoen kutsadurari buruz hitz egitea haiengan zentzu kritikoa sortarazteko. Horretarako, haiek kutsadura zer den ezagutzeko kaleko zaratak, zaborrak, fabriketako keak, usainak... identifikatzen lagundu behar ditugu.
 
Horrez gain, aurreko sarreretan hitz egin genuena kontuan hartu beharko genuke, kutsadura atmosferikoari irtenbidea emateko moduak baitira: biziklatu eta berrerabili egin behar dugu, mugikortasunari buruz kontzientziatu behar dugu... eta, bereziki, gai horiek umeekin landu beharko genituzke. Ikasleek ingurunearen zaintzan eta babesean parte hartu beharko lukete, naturak eskaintzen dituen baliabide naturalak errespetatuz. Naturarekiko haien errespetua sustatuz, hura zaintzeko eta babesteko beharra eta nahia sumatuko dute. Hauek dira haiekin lantzeko ideia batzuk:
  • Naturak esakintzen dituen baliabide naturalak ezagutu.
  • Berrerabiltzen eta birziklatzen ikasi.
  • Kutsadurak atmosferan izan dezakeen eragin negatiboa (klima aldaketa, esaterako) ezagutu.
  • Guregan sor daitezkeen gaixotasun arriskuei buruz kontzienteak izan.
  • Landareak, animaliak... errespetatu.
  • Ingurumen-arazoei buruz kontzientziatu: zaratak, usainak, kaleko eta uraren kutsadura...
  • Energia Berriztagarriak ezagutu.
 
 
 
 
Informazioa hemendik hartuta: