2014/11/30

Kutsadura atmosferikoa

Dakigun moduan, kusadura edozein substantziak edo energia motak ekosisteman duen eragin negatiboa edo kaltea da. Blogean, aurretiaz azaldutako gaiekin lotura zuzena du; izan ere, kutsadurak barnean hartzen ditu gai horiek guztiak.
 
Ezinbestekoa da umeekin gure inguruan dagoen kutsadurari buruz hitz egitea haiengan zentzu kritikoa sortarazteko. Horretarako, haiek kutsadura zer den ezagutzeko kaleko zaratak, zaborrak, fabriketako keak, usainak... identifikatzen lagundu behar ditugu.
 
Horrez gain, aurreko sarreretan hitz egin genuena kontuan hartu beharko genuke, kutsadura atmosferikoari irtenbidea emateko moduak baitira: biziklatu eta berrerabili egin behar dugu, mugikortasunari buruz kontzientziatu behar dugu... eta, bereziki, gai horiek umeekin landu beharko genituzke. Ikasleek ingurunearen zaintzan eta babesean parte hartu beharko lukete, naturak eskaintzen dituen baliabide naturalak errespetatuz. Naturarekiko haien errespetua sustatuz, hura zaintzeko eta babesteko beharra eta nahia sumatuko dute. Hauek dira haiekin lantzeko ideia batzuk:
  • Naturak esakintzen dituen baliabide naturalak ezagutu.
  • Berrerabiltzen eta birziklatzen ikasi.
  • Kutsadurak atmosferan izan dezakeen eragin negatiboa (klima aldaketa, esaterako) ezagutu.
  • Guregan sor daitezkeen gaixotasun arriskuei buruz kontzienteak izan.
  • Landareak, animaliak... errespetatu.
  • Ingurumen-arazoei buruz kontzientziatu: zaratak, usainak, kaleko eta uraren kutsadura...
  • Energia Berriztagarriak ezagutu.
 
 
 
 
Informazioa hemendik hartuta:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina