Astekaria

2014/10/24, ostirala

 Gaur, Blog bat nola egiten den ikasi dugu. Orain dela urte batzuk, Batxilergoko lehenengo mailan, blogak egiten ikasi nuen IKT-en ikasgaian; baina, egia esan, ez nuen ondo gogoratzen zertan datzan blog batek, ezta nola egiten den ere ez. Beraz, gaur jakintza horiek guztiak berreskuratu ditut eta, azkenean, nire blog propioa ireki dut: Eskolako Agenda 21 izenekoa. Blogari esker, bideoak eta irudiak nola txertatu eta etiketak nola sortu ikasi dut. Hona hemen azalpen argiagoak:

Hasteko, bloga sortzeko, nire Gmaila ireki eta blogak sortzeko Blogger plataforma ireki dut. Ondoren, “Blog berria”n sakatu eta blog berriari goiburua (Eskolako Agenda 21) eta helbidea (ea21ingurumenazaintzen.blogspot.com) idatzi ditut. Azkenik, bloga sortzeko baiezkoa eman eta ireki egin dut.
Behin bloga zabalduta, sarrerak egiten hasi naiz eta, sarrera horietan, bideoak eta irudiak txertatu ditut. Bideoak txertatzeko, jatorriaren arabera, gauza bat edo beste egin behar da. Adibidez, ordenagailutik bertatik bideoa igotzeko, pelikuletan erabiltzen den klaketa itxurako ikonoa sakatu eta “seleccionar el video para subir” klikatu dut, ordenagailuko edozein bideo igo ahal izateko. Youtube-ko bideoa txertatzeko, ikono berberean dagoen “Desde Youtube” botoian sakatu eta gaiari buruzko hitz edo esaldi bat jarri dut gai horri buruzko bideoren bat aukeratu ahal izateko. Azkenik, Vimeo-tik ateratako bideoak txertatzeko pixka bat zailagoa izan da. Lehenengo, Vimeo-n bideoa klikatu eta bideoaren gainean agertzen den gezian (share) ateratzen zaidan URL-a kopiatu dut. Gero, blogera bueltatu naiz berriro ere baina, oraingoan, HTML-ra zuzendu naiz. Bertan, kakotxen gainean sakatu eta kopiatu dudan URL-a itsatsi dut. Bukatzeko, berriro ere “Redactar” atalera joan eta bideoa ikusi ahal izan dut.
 
Irudiak txertatzea errazagoa izan da. Bi modutara egin daiteke: ordenagailutik igota ala Interneteko irudien URL-a kopiatuz. Hori guztia bideoak igotzeko ikonoaren ezkerreko marrazkian klikatu dezakegu.
Azkenik blogari orriak txertatzen ikasi dut eta "Astekaria" izeneko orri bat sortu dut egunero egiten dugunari buruzko ideiak idazteko.
 

2014/10/30, osteguna

Hiru gauza berri ikasi ditugu gaur: kideen blogen linkak itsasten, berriak jartzen eta erlojuak txertatzen.
Kideen blogen linkak itsatsiz, edo beste modu batera esanda, haien linken estekak sortuz, bakoitzaren blogetik haien blogera sartzeko aukera dugu. Horretarako, gadget berri bat sortu eta "klasekideak" izena jarri diot nire kideen izenak alfabetikoki ordenatu.
Hori egin ondoren, gure blogetan berriak (notiziak) agertzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko web orrira sartu eta URL-a kopiatu dugu blogeko gadget berri batean. Honi esker, blogean bertan Hezkuntza Saileko berrietara izan dezakegu sarrera.

Azkenik, gadget berri bat txertatu dugu, oraingoan, erlojua. Horretarako, "clocklink" izeneko web orrira jo dugu eta bertan agertzen ziren erloju guztien artean nahi izan duguna aukeratu dugu. Aukeratu eta gero, bertoko ordua ondo jarri eta URL-a kopiatu eta gadget berrian itsatsi dugu. Horrela ba, erlojua ikusi ahal izan dugu gure blogean bertan.

2014/10/31, ostirala

Klasea hasi eta batera, hezkuntzan erabil daitezkeen blogak kontsultatzen eta berri batzuk aurkitzen ibili gara. Blog horietatik informazioa atera eta taldetan bildu gara informazio hori partekatzeko eta blogei buruzko aurkezpen txiki bat egiteko.
Nire taldean, prezi-a erabili dugu bilatutako informazioa (blogak zer diren, zertarako balio duten, hezkuntzan zertarako erabiltzen diren...) sailkatzeko eta aurkezpen txukunago bat egiteko. Prezi-a ein ostean, gainerako taldeen aurkezpenak entzun eta gure aurkezpena egin dugu.
 

2014/11/06, osteguna

Modulu astea dela-eta, ez dugu IKTko saiorik izan.
 

2014/11/07, ostirala

Atzoko moduan, modulu astearen ondorioz, ez dugu klaserik izan.

2014/11/13, osteguna

Microsoft Word programak eskaintzen dituen hainbat baliabide ezagutzen eta erabiltzen ibili gara. Horretarako, Josunek azalpena eman eta eGelatik Word dokumentu bat jaitsi dugu. Ondoren, binaka, berak emandako taula batek eskatzen zuena egin dugu, hau da, testua modifikatu.
Ariketa horretan, hurrengo zereginak bete ditugu:
  1. Dokumentuaren mapa ikustarazi
  2. Atalak zenbatu
  3. Dokumentuari titulua jarri
  4. Testua justifikatu
  5. Agertzen ziren udalerriak alfabetikoki ordenatu
  6. Letra aldatu
  7. Portada eta orri zuria txertatu
  8. Portadan izen-abizenak eta taldea jarri
  9. Orriak zenbatu
  10. Taula bat txertatu
  11. Bibliografiara joateko esteka bat sortu
  12. Bibliografian orrialde jauzia sartu
  13. Orri zurian aurkibidea txertatu "tabla de contenidos" bidez
  14. Zuzentzailea euskaraz jarri
  15. Edozein iruzkin idatzi

 2014/11/14, ostirala

Taldeak sortu (Dani Linero, Maguregi, Alazne Lopez, Asier Landeta eta Aimar Legorburu dira nire taldekideak) eta testu batzuk irakurri ditugu. Bi testuak taldeko lanei buruzkoak ziren; lehenengoak zenbait egoera azaltzen zituen eta, bigarrenak, egoera bat bakarra ("Los jetas y los pasotas"), zeinetan taldeko kide batzuek ez zuten ezertan ere laguntzen. testuak irakurri eta gero, taldeka eztabaidatu dugu ados edo kontran geunden eta, ondoren, gure artean komentatutakoa talde handian azaldu dugu: gure iritzia, taldean lan egitearen abantailak eta desabantailak...
 
Ondoren, hemendik aurrera egingo dugun proiektuaren azalpena entzun dugu.
 
Bukatzeko, taldeko site bat sortu eta proiektua aurrera eramateko arauak finkatu ditugu. Halaber, taldeko fitxa ere egin dugu, bakoitzaren izen-abizenak eta rolak idatziz eta argazkiak txertatuz. Horrez gain, taldeari eta proiektuari izen bat jarri diegu: Xixili.
 

2014/11/20, osteguna

Xixili proiektuarekin aurrera jarraitu dugu. Gaurkoan, proiektuak azaltzen duen egoera aztertzen hasi gara; hauxe da egoera hori:
 
"Joan den kurtsoan ikasleen familiei egindako inkestan sarritan atera da ikasleek IKT gehiago erabiltzeko eskaera. Egoera horren aurrean eskolak zerbait egin behar duela argi ikusten du. Zu talde bateko tutorea zarela, galdera batzuk sortzen zaizkizu, hala nola, Zergatik sortu da eskaera hori? Zein izan beharko zen nire erantzuna? Eguneroko lanean ikasgelan abantailarik al dauka IKTak aplikatzeak? Eskolan zer nolako planteamendu dago arlo honetan? Zer egin beharko nuke nik nire ikasgelan? Eta zentroak? Zertarako erabil ditzaket nik IKTak? Zer egin daiteke ordenagailuekin?"
 
Hori aztertzeko, lehenbizi sarrera bat egin dugu sites-ean geure buruak eta landuko dugun gaia aurkezteko. Ondoren, egoera horretan agertzen diren galderak erantzuten saiatu gara eta mapa kontzeptual bat egin dugu, Popplet izeneko baliabidearen bidez. Azkenik, egoera hori eragiten duten hipotesi posibleak atera eta aste hauetan zehar jarraituko dugun kronograma zehaztu dugu.

2014/11/21, ostirala

Klase hasieran Jordi Adell-ek Konpetentzia Digitalari buruz hitz egiten duen bideoa ikusi dugu (bideoa txertatuta dago azpian). Konpetentzia Digitalak bere barnean hartzen dituen azpikonpetentziak idatzi ditut labur-labur. Hauek dira:

  1. Konpetentzia informazionala
  2. Konpetentzia informatikoa (ordenagailuen, telefono mugikorren, argazki-kameren... erabilera)
  3. Alfabetatze anitzak (komunikatzeko modu desberdien erabilera)
  4. Jasotzen dugun informazioarekin kritikoak izaten ikasi behar dugu
  5. Herritartasun digitala: mundu erreala eta birtuala desberdintzen zaila den munduan bizitzeko prestatzea.
 
Bideoa ikusi ondoren eta 3.emangarria egin ahal izateko, taldean, Konpetentzia Digitalari buruzko informazioa idatzi dugu mapa kontzeptual batean, modu eskematikoan eta Popplet-a erabiliz. Horretarako, Jordi Adellek dioena eta gure kabuz bilatutako informazioa aztertu eta laburtu dugu. Azkenik, informazio horri buruzko gure hausnarketa pertsonala idatzi dugu sites-ean.
 

2014/11/27, osteguna

Gure "Xixili" proiektuarekin jarraitu dugu. Taldekide bakoitzak hezkuntzarekin lotura duten 6-7 blog bilatu eta linkak Delicius-en bidez gorde ditu. Ondoren, blog horietako bat aztertu eta taula bat osatu dugu. Hori guztia bukatzean, Deliciuseko kontuaren linka eta taula hori sites-ean txertatu eta sites-a txukundu dugu, irakaslearen gomendioen arabera.
 

2014/11/28, ostirala

Ez dugu klaserik izan.
 

2014/12/04, osteguna

Modulu astea dela-eta, ez dugu klaserik izan.
 

2014/12/05, ostirala

Atzoko moduan, ez dugu klaserik izan.
 

2014/12/11, osteguna

Gaurko klasean "Xixili" proiketuarekin jarraitu dugu. 5.7 eta 5.8 ariketak egiteari ekin diogu, hain zuzen ere.
Horretarako, guk asmatutako eskolan (Andoaingo Xixili Eskolan), gure bigarren zikloko ikasleek teknologia berriak erabiltzeko klaseko jarduerak egiteko blog bat sortzea proposatu dugu. Hortaz, Xixili Eskola izeneko blog bat sortu dugu, umeek erabiltzeko hainbeste baliabide eskura jarriz.
 

2014/12/12, ostirala

Atzo sortu genuen bloga betetzen jarraitu dugu, ideia berriak erabiliz.
Gainera, klaseko talde batek (Naia Martinez, Mikene Ferreiro, Maitane Garcia eta Ane Goienetxek osatutakoa) aurkeztu duen proiketua ezagutu dugu, hau da, haien aurkezpena entzun dugu.
 

2014/12/18, osteguna

Gaurkoan hainat aurkezpen izan ditugu klasean. Hasteko, nire taldearen Modulu-Laneko aurkezpena izan dugu: guk egindako lanaren inguruan hitz egin dugu eta, ondoren, bideoa (Xixiliren kondaira) jarri diegu kideei eta irakasleari. Horrez gain, ikasgai honetako "Xixili" proiektua (sortu dugun blogaren ingurukoa) ere aurkeztu dugu.
Bukatzeko, beste talde baten aurkezpen ere entzun dugu. Ion Larreategi, Agueda Larrazabal, Hilargi Macho, Marina Mardones, Jon Martija eta Jon Larramendik haien proposamena (bloga) zein izan den azaldu digute.
 

2014/12/19, ostirala

Mediku-ordua izan dudanez, ez naiz klasera joan.
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina